Portugaleteko liburutegia zerbitzu publiko duinak aldarrikatzeko okupatu zuten gazteak absolbitu dituzte

Zerbitzu publiko duinen alde protesta egiteagatik joan den astean epaitu zituzten 13 gazteak absolbitu egin dituzte.

Euro-guneari hauspoa

Europako Banku Zentraleko (EBZ) buru Mario Draghik irail hasieran iragarritako neurriek EBko krisia kudeatzeko orain arteko neurri ortodoxoekiko nolabaiteko bira iragartzen dute. Iragarpen horrek Europako ekonomiaren shock egoera onartzen du eta, bide batez, sei urteko krisi larriaren ostean...

Galdeketa airean

Badakizu marka guztiak hautsi dituen jendetza elkartu dela irailaren 11n Bartzelonan, baita zer eskatu duen ere: azaroaren 9an Kataluniaren independentziari baiezkoa ala ezezkoa eman nahi diola erreferendumean. Apika, interesatuko zaizu jakitea zer arnasten den Esteladen herrian gaia hain bero egoteko. Prozesua gertutik jarraitzen dutenen bidez azalduko dizugu.

Murrizketen aurkako jaurtiketa libreak Barakaldon

Gizarte bazterketaren aurkako Barakaldoko Berri-Otxoak kolektiboak Udalaren murrizketak salatzeko elkarretaratze berezia egin du Gizarte-ekintza Sailaren bulego aurrean.

Frantziako Gobernuak dimititu egin du, murrizketa politiken desadostasunak eraginda

Manuel Valls lehen ministroak Frantziako Gobernuaren dimisioa aurkeztu du astelehen goizean, Hollandek bultzatutako murrizketa politikek sortutako desadostasunen ondorioz. Gobernu talde berria asteartean aurkeztuko dutela iragarri du Hollande presidenteak.

Bizkaiko Correosen lanuzteak, enpleguaren defentsan

ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek deituta, murrizketen aurkako lanuzteak egingo dituzte gaurtik hilaren 14ra bitartean Bizkaiko Correoseko hainbat bulegotan.

“Alerta gorria” Nafarroan, berdintasun politiketarako laguntzak %66 murriztu direlako

Nafarroako Gobernuak berdintasun planetarako udalei emandako laguntza %66 murriztu du 2011an legealdia hasi zuenetik. Nafarroan mota honetako gizarte-politikak arriskuan daudela ohartarazi dute EH Bilduko Bikendi Bareak eta Aralarreko Asun Fernandez de Garaialdek eta Xabi Lasak.

Kapitalismoa gainbehera ote?

Jasaten ari garen krisialdi sakon hau dela eta, pentsalari bat baino gehiago hausnartzen ari da sistema honen azken arnasaldiak izango ote diren. Horrela pentsatzen dutenak ez dira lehenak, ezta ere azkenak. Izan ere, kapitalismoarenak egin du modu objektiboan, gainera, demostratzen saiatu ziren...
GKE

Murrizketek GKE-en zintzurra estutu dute EAEn

Murrizketen eraginez EAEko GKE-en %28,6 zorpetu egin dira azken urtean eta %56k nazioarteko proiektuak bertan behera utzi behar izan ditu. Euskadiko GGKE-en koordinakundeak inkesta batean jasotako datuak dira.

Absolbitu egin dituzte Kataluniako parlamentua inguratzeagatik auzipetutakoak

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez ditu Kataluniako Mossoek aurkeztutako frogak onartu, eta absolbitu egin ditu 2011ko ekainaren 15ean murrizketen aurka egindako Aturem el Parlament ekintzagatik auzipetutako hogei lagunetatik hemeretzi.

Glasgow, txiroak 54 urterekin hiltzen diren hiri aberatsa

Eskoziako hiri nagusi den Glasgow benetan bi dira. Auzo pobreenetan jaio direnak batez beste 28 urte gutxiago bizi dira alderdi aberatsenean sortuak baino. Munduko Osasun Erakundeak salatu zuen 2008an baina sei urteotan leizea are gehiago sakondu da, berrikitan Oxfamek salatu duenez. Murrizketa eta karitate gehiago agindu diete.

RTVE erreskatatzeko 130 milioi euro jarriko ditu Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak 130 milioi euroko ez-ohiko ekarpena egingo du RTVE irrati-telebista publiko espainiarra krisi ekonomikotik ateratzeko. Hedabide publikoko presidente Leopoldo González-Echeniquek adierazi duenez, korporazioak 716 milioi euroko galerak ditu eta “desagertzeko arriskuan” dago.

Murrizketek 3.500 lanpostu publiko baino gehiago suntsitu dituzte bi urtean Hego Euskal Herrian

Enplegu publikoaren jaitsiera berretsi dute Espainiako Ogasun Ministerioaren azken datuek: bi urtean Hego Euskal Herrian 3.500 lanpostu publiko baino gehiago galdu dira. Hezkuntzan izan da murrizketarik handiena, eta udal eta aldundietako postuak ere nabarmen jaitsi dira.

Osakidetzak 3.000 lanpostu desagerrarazi dituela salatu dute besteak beste sindikatuek

Ostegunean Osakidetzaren zerbitzuen egoerak "okerrera egin duela" salatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon, 18:00etan Bihotz Sakratutik abiatuta. ELA, LAB, Satse, EMS, CCOO, UGE eta ESK sindikatuek adierazi dute datozen hilabeteetan mobilizazio gehiago deituko dituztela.

Murrizketen kontra 50.000 manifestari Londresen… ikusi ez ditugunak

Joan den larunbatean, ekainak 21, 50.000 pertsonaz goiti ibili zen Londresko erdiguneko karriketan gobernuak krisiaren aitzakian ezarri dituen murrizketa sozialen kontrako protestan.

Europar Legebiltzar barreiatua

Europar Batasuneko Legebiltzarra  hautatu dugu eta aurreikusi behar da zer ekarriko digun datozen bost urteetan. Ziurrenik, Jean-Claude Juncker eskuindarrak eskuratuko du Europako Batzordeko buruzagitza eta orain arte egon denak, Barroso jaunak, egin duen lanaren oso antzekoa burutuko du,...

Soldatak eta enplegua

Sindikalgintza abertzaleak mezua zabaldu du, soldatak igo eta enpleguaren sorrera hobetu dadin. ELAk eta LABek, nork bere aldetik, kanpaina bat iragarri dute eztabaida zabaldu eta mobilizazioak eginez negoziazio kolektiboan KPIaren gainetik legokeen soldata igoera lortu ahal izateko. Bi...

Finantzak versus produktibitatea

Azken urteetan finantzak izugarri handitu dira eta bide horretatik jarraituko omen dute. The Guardian egunkariko artikulu batek zioenez, 2050ean Britainia Handiko BPG baino bederatzi aldiz handiagoa izango omen da finantza erakundeen tituluen balioa. Baina aurreikuspenak besterik ez dira. Hala...

Erretiroa 75 urterekin? PPren inguruko ekonomialariek hala nahi dute

“Erretiroa 75 urterekin hartu beharko litzateke, lan fisikoen kasuan izan ezik”. Jaime Requeijo UNEDeko katedradun emerituak asteazkenean esandako hitzak dira. PPren inguruko think tank garrantzitsuena den FAES fundazioari lotuta egon izan da eta Espainiako eskuinak jubilazio-baldintzak nola moldatu nahi dituen erakusteko balio lezake.

Ukrainak neurri ekonomiko gogorrak hartu beharko ditu Nazioarteko Diru Funtsaren laguntzaren truke

Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) eskutik 19.700 milioi euroko erreskatea jasotzearen truke, Ukrainak erreforma gogorrak egin beharko ditu.

Kataluniako herri mugimendua elkar harturik prekarizazioaren aurka

“Denak elkar hartuta %99 gara guztion prekarizazioaren eta gutxi batzuen etekinen aurka egiteko” lelopean batu dira Kataluniako herri mugimenduko talde anitz. Sare sozialetan bolo-bolo dabilen minutu bateko bideo hau plazaratu dute #totsjuntssommajoria kanpaina abiatzeko.

Troikaren politikak gaitzetsi ditu Europako parlamentuko txosten batek

Erreskataturiko herrialdeetan Troikak ezartzen dituen neurrien kostu sozialak gaitzetsi ditu Europako parlamentuak txosten batean. Gobernuei dei egin die osasun eta hezkuntza alorreko gastu publikoa inbertsio gisa kontuan hartzera

Hazkuntzaren ipuina

Zazpi urte badira ustezko krisi madarikatua hasi zenetik. Ordutik hona hainbat aldaketa egon da, gure ongizatetxo estatua izorratzeko, gehienbat. Lehen ere ez geneukan sekulako “txollorik”, norbaitek hori pentsa dezagun nahi izan duen arren. Zegokiguna baino maila handiagoan bizi...

Lagardek protestarako arrazoi gehiago eman ditu

Protesta artean etorri zen eta protesta artean agurtu. Eta tartean, protesta gehiago eragingo dituzten neurriak proposatu zituen: Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari Christine Lagardek ontzat eman zituen Espainiako gobernuak azken urteetan langileen eskubideak murrizteko hartutako erabakiak —Espainiako lan erreforma, kasu—, baina ildo horretan sakontzeko eskatu zuen.

Kapitalismoaren soldata-politika

Inguratzen gaituen kapitalismo basatienaren adibide diren Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Banku Zentralak, Europako Batzordeak eta Espainiako CEOE patronalak, langileei soldatak murriztea eskatu dute azken egunotan. Euren arabera, lehiakortasuna handituko da, baita enplegua ere. Lotsagarria...

Navarra Arena, 65 miloi euroko gastua
eta oraindik irekiera datarik gabe

Iruñeko Navarra Arena pabilioiko lanak 2011rako amaituta behar zuten, baina oraindik ez du inaugurazio datarik. 58 milioi euroko gastua eragin du orain arte baina hornikuntza tresnak falta dira martxan jarri ahal izateko.

Munduko diruaren erdia %1aren esku egon ez dadin neurri zehatzak aldarrikatu dituzte

Nazioarteko datuak bilduz, egungo sistema politikoa elite ekonomikoen menpe dagoela eta aberastasuna esku gutxitan kontzentratzeko joera mantentzen dela (aberatsak aberatsago bihurtuz, eta areagotzen ari diren pobreak gero eta pobreago) salatu du Oxfam Intermon Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Horri aurre egiteko neurriak proposatu ditu Eliteentzako gobernatzea. Demokraziaren bahitzea eta berdintasun ekonomikorik eza txostenean.

Gamonal haserre zegoen 2005etik

Altxamendu guztiek historia bat dute atzetik, sarritan  ikustezina, infrapolitikoa, entzuten ez dena. Gamonal auzoan gertatu dena (herritarren monilizazioek bulebarreko obrak gelditu dituzte "behin behinean" ) ere ez da atzo goizeko kontua.

Burgosko Gamonal auzoko obrak behin-behinean gelditu dituzte mobilizazioen ondorioz

Burgosko alkateak iragarri du bertan behera utziko dituela Gamonal auzoko bulebarra eraikitzeko obrak. Bost egunez istilu larriak izan dira obren kontra protestan ari ziren auzotarren eta poliziaren artean.

Burgosko istiluak,
auzo baten haserrearen ispilu

Azken urteetan Burgosen gizarte gastuetan eman diren murrizketak proiektu urbanistikoak finantzatzeko erabili izan dira. Gamonal auzoan egin nahi den bulebarra eraikitzeko bideratuko den dirutzak istilu larriak eragin ditu azken egunotan hiriburuan. 
Multimedia

2014-03-04  |  Murrizketak

#TroikaGoHome mobilizazioak Bilbon

Milaka lagun bildu ziren 2014ko martxoaren 3an Bilbon, sistemaren krisiaren erantzuleen aurka. Sindikatuek, jendarte eragileek, eragile politikoek, pentsionistek eta gazte mugimenduak egin zuten bat aldarriarekin. Goizeko manifestazioa Gran Vian sartzean lehertu zen egoera: denda multinazionalen...

2009-05-15  |  Murrizketak

Adolfo Muñoz

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia da iazko azaroaz geroztik. Krisiaz, elkarrizketa sozialaz eta greba orokorraz beraz aritu gara.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys