Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Zer leku laborantzak Ipar Euskal Herriko herri elkargo bakarrean?
2016-03-01

Ipar Euskal Herria bihurgune instituzional garrantzitsuan murgilduta dago. Martxoa eta apirila bitartean, 158 herriek herri elkargo bakarraren alde edo kontra bozkatu beharko dute. Batera plataformak informazio gaualdiak antolatu ditu, hala nola 2016ko otsailaren 22 Amikuzen. Pantxika Maitiak animatu duen mahai-inguruan hauek izan dira gonbidatuak: Battitta Boloquy, Hautetsien kontseiluko zuzendaria, Jean Michel Ansolabehere departamenduko Laborantza Ganbarako burua, Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ordezkaria, Mixel Etchebest Xiberoko Herri Elkargoaren lehendakariordea eta Peio Etxeleku Heletako Agian kooperatibaren arduraduna.

Egilea(k):
 Kanaldude Kanaldude