Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Ura izendatzen
2013-06-24

Ibaiak, errekak, iturriak... Urak beti erakarri egin gaitu. Esker onez urari izena ematen diogu eta gure munduan barneratzen ditugu: Deba, Urola, Oria, Urumea, Bidasoa, Arga, Irati, Eska, Urederra, Ebro... Batzuentzat, urarekin dugun harremana hain estua da non gure eguneroko hiztegiko hitzik zaharrenak horiexek baitira, ibai izenak. Hizkuntzalari batzuek, esate baterako, euskara ikusten dute Europa iparraldeko hainbat ibai izenetan. Aldiz, herriz herri ibili denak bestelako informazioa hartzen du: urak ez du izenik, lurretik hartzen baitute izena ia beti. Hitzaldian, beraz, ura izendatzeak sortzen dituen arazoak eta teoriak jorratuko dira. Nola izendatzen dugu ibai bat? Noiztik?

2013.05.29
Cristina Enea Fundazioak antolatutako hitzaldia.
Hizlaria: Mikel Belasko
Aurkezlea: Patziku Perurena