solasaldia
Presoen giza eskubideen errespetua
1. zatia
2015-01-13
Presoen giza eskubideen errespetua

Brian Currin, Iñaki Lasagabaster eta Jose Antonio Martin Pallinen hitzaldia Euskal Herriko bake prozesua indartzeko Foro Sozialean.

Brian Currin
Hegoafrikako Egiaren eta Berradiskidetzearen Batzordearen eraketan parte hartu zuen legegizona. 1977tik 1987ra abokatu bezala aritu zen lanean Pretorian, batez ere lan-zuzenbidearen eremuan nahiz eskubide zibil eta eskubideenean. 1994an, Espetxeratuentzako Entzutegi Batzorde baten ardura hartzeko eskatu zion Nelson Mandela Hegoafrikako presidenteak eta ondoren Bakearen eta Berradiskidetzearen Komisioaren sorreran lan egiteko eskatu zion. 1987an, Giza Eskubideentzako Abokatuen Zuzendaritza Nazionala sortu zuen eta erakunde horren zuzendaritzan jardun zen zortzi urtez.

Sri Lanka, Ruanda eta Ekialde Hurbilean lan egin du eraldaketa instituzionalaren alorrean. Terrorismoarekin lotutako delituak egin dituzten presoak aurretik aske uzteari buruzko erabakiak hartzen dituen Ipar Irlandako Sententzien Berrikuspenen Batzordeko buruetako bat da Currin jauna. Egun bitartekaritzan eta eraldaketa instituzionalean ari da lanean eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kide da.

Iñaki Lasagabaster
Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean 1975ean, 1982an doktoretza atera zuen eta 1992az geroztik Zuzenbide Administratiboan katedraduna da (UPV-EHU). Zuzenbide penala, ingurune-zuzenbidea eta lurralde antolamendua irakasgaien irakasle izan da. Oinarrizko Eskubide eta Potere Publikoak izeneko masterreko zuzendaria UPV-EHUn. Bake prozesua bultzatzeko Batzordeko kidea.

José Antonio Martín Pallín
Auzitegi Goreneko Zigor Salako magistratu emeritua. Bere jarduera profesionalarekin batera giza eskubideen alde diharduten erakundeetan lanean aritu izan da. Espainiako Giza Eskubideen aldeko Erakundeko presidente izan da, Fiskal Aurrerakoien Batasuneko presidente eta Demokraziaren Aldeko Epaileen bozeramailea. Unibertsitate irakaslea. 2006an Giza Eskubideen Sari Nazionala jaso zuen. Gerra zibilarekin eta memoria historikoarekin zerikusia duten lan eta artikulu ugari argitaratu ditu.

Multimedia elementu honek hainbat zati ditu
Erlazionatutako bideoak
solasaldi gehiago