solasaldia
Pastorala, bi munduren artean
2018-05-03
Pastorala, bi munduren artean

Ahozkotasunaren eta kultura idatziaren artean, proiektu kolektiboaren eta idazketa izenpetuaren artean, gaur egungo hitzaren eta ohidura historikoaren artean, Zuberoko pastoralak paradoxa edo konparaketa interesgarri anitz biltzen ditu. Bikoiztasun horrek interesatuko gaitu, praktika horren inguruko diziplina-arteko proiektu baten karietara. Pierre Vilarren hitzaldia Baionako Euskal Museoan.

Pierre Vilar goi mailako eskola normalaren ikasle ohia, letra modernoetan agregazioduna eta frantses literaturan doktorea, Paris 3-Sorbonne nouvelle Unibertsitatean eta Paris-Diderot Unibertsitatean erakasle izan da. Gaur egun, XIX. eta XX. mendeko literatura erakasten du Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatean (Baionako Diziplina anitzeko Fakultatea). Henri Michaux eta Michel Leiris-en lanak aztertu ondoren, belgikar surrealistei, Georges Henein-en lanari, XX. mendeko frantses eleberrigile guti ezagutuei, eta poesia garaikidearen alderdi batzuei interesatu da. Bestalde, poesia, kritika eta pinturaren arteko harremanak 1930 urtetik aitzina ikertzen ditu.

Euskarazko bapateko itzulpena: Ekaitz Bergaretxe

Erlazionatutako bideoak
solasaldi gehiago