Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Julian Assangekin elkarrizketa
2011-03-28

Wikileaks webguneak dokumentu eta bideo ezkutuak bildu eta argitaratzen ditu. Julian Assange bere sortzailea, AEBetako agintariek galdekatu nahirik dabiltzana, TED.com-eko kide batekin aritu da atariaren funtzionamenduaz, bere lorpenez, baita hau sortzera zerk bultzatzen duen ere. Solasaldian oraintsu AEBek Bagdaden burututako hegazkin eraso baten material grafikoa ikus daiteke.

Ted.com webguneko hitzaldia da hau, Creative Commons lizentziapean, Jose Luis Ulazia erabiltzaileak itzulia. 2010eko uztailean grabatua.

Oharra: Euskarazko azpitituluak jartzeko, egin klik irudiaren azpian dagoen 'View subtitles' gainean eta 'Basque' hautatu.