Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Iparraldea nola ikusten dugun
2013-07-15

Koldo Mitxelena Kulturuneak Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin antolatutako Iparraldea bertan! jardunaldiak.
Hizlariak: Maialen Lujanbio, Xabier Mendiguren Elizegi eta Mikel Markez
Galdezkatzailea: Franck Dolosor

Bertsolaria, idazlea, kantaria. Hirurak gipuzkoarrak. Hirurak, aspaldian, euskal kulturan murgiltzen direnak. Baina ezagutzen al dute Iparraldea? Bertsolaritzarentzat, literaturarentzat, kantagintzarentzat, ba ote dago mugarik? Iparraldearekin nolako loturak dauzkate?
Bakoitzak, hamar bat minutuz kontatuko digu bere esperientzia pertsonala. Ondoren, Iparraldearen Orena emankizuneko Franck Dolosor kazetariak galdezkatuko ditu eta beren iritziak eta gogoetak aberasgarri gertatuko zaizkigu, muga guztien gainetik, euskal kulturaren berezitasunak sakontzeko.