Zer aldaketa egin beharko genituzke gure ohituretan eta indarrean dagoen eredu energetikoan, menpekotasun energetikoa gutxitzeko eta energi kontsumo jasangarriago bat lortzeko? Burujabetza energetikoa posible al da Euskal Herrian?
Hizlariak:
- Xabier Zubialde (Acimuth S.L enpresako adituak “Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida" idatzi du eta lan honen ildo nagusiak azalduko dizkigu.
- Aitor Urresti EHUko irakaslea eta “Eredu energetiko berrirako plataforma ”ko kidea. Beste eredu energetiko justuago eta jasangarriago bat lortzeko zer aldatu beharko genukeen azalduko digu.
- Aitor Amilibia “ Gasteiz transizioan” kolektiboko kideak herri eta hiri askotan zabaltzen ari den mugimendu baten ikuspegia agertuko digu. Mugimendu honek erregai fosilen bukaera iristen denerako prestatu nahi ditu herriak eta pertsonak.
Moderatzailea: Jokin Aldazabal (EITB)