Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Ahozkotasuna egun
2018-05-09

Ahoz egoki aritzeak gero eta garrantzia handiagoa du egungo jendartean. Aldiz gure gaitasunak urrituz doaz arlo horretan. Nola berdindu arrakala hori? Andoni Egañaren hitzaldia Baionako Euskal Museoan.

Andoni Egaña bertsolari, idazle eta hainbat medio idatzitako kolaboratzaile da. Euskal Herriko bertsolari txapelduna da lau aldiz. Bertsolari ez ezik, ikertzaile eta aztertzaile moduan nabarmendu da Andoni Egaña. Jon Sarasua eta Joxerra Garzia-rekin, bertsolaritza modernoaren teorialari nagusietako bat da. Bestalde, bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin (dantza, poesia, musika, …) uztartzeko egin diren esperientzia anitzetan parte hartu du. Gaur egun, ahozkotasuna eskolan lantzeko metodo bat sortzen ari den lan taldeko partaide da.