film laburra
Zaldia
2012-05-07
Partekatu Facebook-en - edo - Partekatu Twitter-en Eskuratu txertatzeko kodea
Zaldia

Zuzendaria, Musika eta Muntaia: Iñaki Iñarra
Zaldia: Elisabet Mondragón
Olerkia: Jon Aizpurua

Maite zituen ibai, mendi eta basoak.
Ferekaz jantzi zituen
Udazken biluzian umezurtz sentitzen ziren adaxkak.
Maite zuen, milurteetan barrena,
Belaunaldiz belaunaldi,
Harengana iritsi aurretik
Bere arbasoek gozatu zituzten lur umel
Haiek bere atzetan sentitzea,
Lur izatea.
Zaldiak ez zuen gehiago nahi.
Zaldiak zaldi izan nahi zuen.
Zaldiak zaldi izaten segi nahi zuen.
Baina ez genion utzi.
Gizonak eraitsi zituen zuhaitz adaxka haiek,
Errorik gabeko mundu bat utzi genion zaldiari.
Ferekak debekatu genizkion eta udazkena galdu egin zen bere bakardadean.
Gizonak hil zuen zaldia.

film labur gehiago