Erreproduzitu bideoa
film laburra
Itzalik gabeko arratsa
2012-04-11

Hatzaren puntan haizea epela
belauniko beharra zorabio ertzean,
zauriak strip-tease mingarria azalean
kaleko oinetakoek kriskitin erritmoan,
itzulerako bihotz taupada hotzak,
anai-arreben telefono dei luzeak
begirada maltzur isil zekenak,
zapin zorabio zentzugabea
plangintzak asteka hiruki zuzenak
itzali gabeko arrats estua
mediku akatsak edo dena birus bat,
burua galtzen zahartzaro txikietan
maitasun besoak irribarreari begira,
itxarongeletan asperdura minutuak,
garrasi tuntunak leiho ondoan
logura neketsuak gauari deika,
biharko utzitako marrazki lodiak
ahaztutako bidaia zatiak esna,
txokolate zatiak hortzetan solasean
eta erdian gu nora ezean
jakin gabe une erabakigarri horretan
zer esan edo zer egin.

Egilea: Ivan Roiz
Olerkia: Urtzi Urkizu
Musika: Angel Garcia-Diaz (InSilicons)