Erreproduzitu bideoa
Erreportajeak > Ertzak
Eurogunea: batasunaren ikur ala desorekaren bultzatzaile?
2015-10-15

Greziak bizi duen egoera abiapuntu izanik, Eurogunea eta zorraren funtzionamendua aztertu dituzte Ertzak saioan. Zer gertatzen da herrialde batek zorra ordaintzeari uko egiten badio? Nola funtzionatzen du Europako Banku Zentralak? Eurogunea batasunaren sortzaile ala aberastasunaren desorekaren bultzatzailea da? Joseba Felix Tobar Arbulu eta Joseba Barandiaran ekonomialariekin hitz egin dute.