Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Zumaia eleaniztuna
2017-03-27

Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Zumaian? Zumaiako hizkuntza eta kultur aniztasuna jasotzen ibili gara. Hainbat jatorritako herritarrak elkarrizketatu ditugu, eta dokumental labur bat prestatu dugu jasotako testigantzekin.

Proiektu hau Badihardugu Elkarteak bideratu du, Zumaiako Udalaren laguntzaz eta ekimenez, Euskal Herriko Ahotsak eta 101L proiektuen barruan. 27 elkarrizketa egin dira Zumaian 2016ko udazkenean eta ikusentzunezkoa 2017ko martxoan aurkeztu da Zumaiako Alondegian. Jasotako materiala 101L proiektuaren webgunean dago ikusgai: 101l.ahotsak.eus.

Oharra: Bideo honek azpitituluak ditu, nahi dituenarentzat eskuragari; egin klik azpitituluen ikonotxo gainean.