Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Zubietako erraustegia, errealitatea ote?
2007-09-09

Zubietan erraustegia jartzeko planek hautsak harrotu dituzte. Horren harira, asteburu honetan Hondarribian (Gipuzkoa) errauste plantaren alternatibak izango dituzte mintzagai Ekologistak Martxan taldeak antolatutako kongresuan. Zero Hondakin proiektuak azpimarratzeaz gain, mundu osoko esperientziez arituko dira. Guk Zubietan kokatu nahi duten errauste plantaren inguruko bideoa osatu dugu. Inguruko hartako irudi eta giroa biltzen dituen bideoa. Bertako bizilagun, San Markos Mankomunitateko lehendakari berri Ricardo Ortega eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanoren hitzak bildu ditugu, besteak beste.