Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Xiruliruli saioa
2014-07-08

Xiruliruli Euskal Herriko artista eta sortzaileen inguruko saioa da. Bertan, geure herriko txori libreokin batu eta kantura bultzatzen dituzten bulkadetan arakatu gura dute, beraien argi bereziak islatu. Elkarrizketa biren inguruan orekatuko da saioa, tarteetako klip sortzaile eta hausnarkorrekin josia. Alain Urrutia artista eta Joxe Azurmendi filosofoa dira saio honetako protagonistak.