Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Sindikalismoa krisian al dago?
2015-03-26

Langile asalariatuak, langile prekarioak, langabeak, autonomoak, nekazal eremuetakoak, etxez-etxeko langileak, espektatibarik gabeko gazteak, langile etorkinak eta beste hainbeste errealitate... Nola egin dezake sindikalismoak subjektu berri, anitz eta aldakor horren beharrak ordezkatzeko?

Sindikalismoaren erronka berriei erantzunak bilatu nahian, LAB sindikatuko IparHegoa fundazioak eztabaida abiatu du. Euskal Herriko zein nazioarteko zenbait pentsalari eta ekintzaile bildu zituen Donostian martxoaren hasieran. Europako sindikalismo eredua krisian ote dagoen, galdetu diegu han izan ziren bost hizlariri.

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez