erreportajea
Poliziaren jarduera grabatu, bai, baina nola?
2017-03-20
Poliziaren jarduera grabatu, bai, baina nola?

Poliziaren jarduera grabatzeko aholku batzuk. Izan ere, polizia grabatzea zure eskubidea bada ere, eragozten saia daitezke. Zure eskubideez ondo informatuta egon eta segurtasunez jokatu. Esaiezu grabatzea legala dela, poliziaren jarduera grabatu dezakezula. Zure burua identifikatzea eskatzen badizute, ez esan ezetz. Baina jarraitu grabatzen.

Debekatzen saiatzen bada, salatu. Saiatu babestuta egoten, saiatu beti beste pertsona batekin grabatzen. Eta irudiak zabaltzen badituzu, egin modu seguruan edota bidali grabatutakoa herri komunikabideei. Kontuz interneten zabaltzen duzunarekin, irudi horiek beste batzuen kontra erabil ditzazketelako. Inpunitatea mugatu eta gure askatasunak babesteko, grabatu, zabaldu, salatu.

Ahotsa, Argia, Topatu, Hala Bideo eta Ekinklik herri komunikabideok, Eleak/Libre mugimenduarekin batera, elkarlanean egindako “Grabatzea ez da delitua” kanpainaren laugarren eta azken erreportajea.

Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago