erreportajea
Oroimena bihotzean: Larrabetzu 1937-2012
2012-06-12
Oroimena bihotzean: Larrabetzu 1937-2012

Oroimena bihotzean Larrabetzun Burdinezko heziaren inguruan auzolanean grabatutako dokumental laburra da. Larrabetzuko herritarrek 1937ko gerra eta ondorioak gogoratu eta oroimenean gordetzeko egindako lana.
Sabin Oñarte-Etxebarria gudari protagonistaren bitartez, memoria ariketa bat lantzen da, belaunaldiz belaunaldi, herrian 1937ko gerrako lekukotasun eta toki bereziekin.
Gaztelumendi, Bolonburupeko trintxerak eta Basagune auzoa, Sarrikola, Zerra eta Askatasunaren plaza.
Musika: Fermin Muguruza, Karlos Jimemez eta Bide Ertzean.
http://www.larrabetzu.org/1937

Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago