erreportajea
Migratzea ez da delitua
2016-08-01
Migratzea ez da delitua

"Lan honek munduan gertatzen diren migrazio motak eta kausak aztertzen ditu. Migratzea ez da delitua, baina bai migrazioa eragiten duten arrazoietako asko. Delitua da Hegoaldeko herrialdeak arpilatzea, haien aberastasunak espoliatzea, multinazionalei haien baliabideak garbitzeko bidea urratzea... eta, gero, gure mugak ixtea. Delitua da hesiak eraikitzea eta ezikusiarena egitea, milaka pertsonek haien herrialdeetatik ihes egin izanaren arrazoia gure errealitatearekin, gure sistema kapitalistarekin eta patriarkalarekin zerikusirik ez balu bezala. Delitua da Siria bonbardatzea, eta, gero, gerratik ihesi Europara etor daitezkeen pertsonen kupoa ezartzea.

Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak `Zein da zein?´ kanpaina abiatu du. Horren helburua hiritarrei modu sinple eta pedagogiko batean azaltzea garapen eredu neoliberal eta patriarkal honen ondorio lokal eta global garrantzitsuenak, erantzule nagusiak identifikatzea eta alternatiba batzuk proposatzea gizarte solidario eta justuago bat eraikitzeko asmoz".

Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago