Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Iratiko Sekretuak: Garazi-Aezkoa Fazeria
2012-02-06

Iratiko Sekretuak filma labur sortaren zortzigarren alea.

Kanaldudeko egileen deskribapena: "Etxamendi ezterentzubitarrak eta Basile Ibanez eiheralartarrak, Iratiko eremuak gordetzen dituen hainbat altxor ixtoriko, sozial,  ekonomiko edo kultural aipatzen dauzkigute. Sasoin berri huntako lehen aleak, Garazi-Aezkoa fazeria du aipagai.Ezterentzubiko mendietan, Irupile deitu lepoan, Garazi ta Aezkoa arteko juntan, fazeria egiten da betidanik, ezin orroituzko denboretatik. Fazeria, tratu bat da bi aldeetako biztanleen artean. Hitzarmen hunen bidez, hazle bakotxak bere kabalak igortzen ahal ditu bi aldeetako alapideetarat, iguzkiz iguzki, hots egunez bakarrik.

Gaur egun, fazeria mantentzen dute oraindik garaztarrek eta aezkoarrek. Urte guziz, hitzarmen hau izenpetzen dute bi eskualdeetako ordezkariek. 2011ko uztailaren 20an, ekimen ixtoriko hau segitu genuen. "