Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Herri Unibertsitatea
2014-03-27

Bizkaiko Ikasle Eztandak antolatuta, Herri Unibertsitatea egin zuten Leioako campusean, martxoaren 25 eta 26an. Magisteritza fakultatea okupatu, eta pasillo eta gelak baliatuz, ikasleek eurek autogestionaturiko eskolen bidez aldarrikatzen duten hezkuntza eredua praktikara eraman zuten. Modu honetan, Euskal Herriarentzat hezkuntza sistema propioa eskatu zuten ikasleek, herritik herriarentzat sortua, oinarri kapitalista eta patriarkalen ordez balore feministak, ezkertiarrak eta euskaldunak sustatuko dituena.