Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Euskarazko komunikazioari saria
2015-02-05

Urtarrilaren 28an Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean egindako ekitaldian banatu ziren euskarazko komunikazioaren Argia sariak. Sei sari banatu zituzten. Internet saria Ipar Euskal Herriko iazko udal bozak elkarlanean jarraitu zituzten hedabideek jaso zuten. Prentsa saria Entzun! aldizkariak eskuratu zuen, eta Irratia saria Arrosa sareko Zebrabidea saioak. Sustapen Ekintza saria Gure Esku Dago eskumenak jaso zuen, eta Ikusentzunezko saria, berriz, Hamaika Telebistako IDEMtitateak saioak.