Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Euskara(z) modernizatu
2011-07-14

Euskarazko astekaria da ARGIA. Bertako langileok euskaraz egiten dugu eguneroko lana, kazetarietatik hasi eta administrazioraino. Argi dugu Internetek haize berriak ekarri dituela hedabideontzat, eta honekin batera, baita euskararentzat ere. Unea egoki ez erabiltzen jakiteak ondorio larriak ekarriko lizkiguke komuintate gisa. Modernizazio prozesu honetan asmatzea da kontua.

Teknologia berriek ematen dituzten aukera anitzak baliatuz, produktu erakargarria eginez, euskarazko webgune oso eta erakargarria egitea izan da gure asmoa orain hamarkada bat baino gehiago Argia.com sortu genuenetik. Azken orduko informaziotik abiatu, papereko astekaria, argazki galeriak, audioz hornitutako diaporamak, kazetarion blogak, bideoak, dokumentalak, film laburrak, bidaia kanalak, sare sozialak euskaratzeko kanpainak... Gauza asko eta ezberdinak topatuko dituzu Argia.com-en. Guztia dohan eta zuretzat.

Sareko erabiltzaile euskalduna Argiara erakarri eta bertan topa ditzakeen gauza ezberdinekin asetzea gauza polita da. Azken batean, euskaraz nabigatzea, euskaraz bizitzeko beste modu bat besterik ez baita, nahiz eta momentuan bat ez konturatu.

Guzti horrengatik, teknologia berriekin, ideia berriekin, geure burua modernizatzen ari gara, garbi baitaukagu, geurekin batera oraindik gehiago modernizatuko dela euskara.

Bidaliozu bideo hau euskaraz jakin eta albisteak, aldizkariak, filmeak, telebista saioak interneten gazteleraz ikusen dituen jendeari. Bere garaian hainbat adibiderekin egin bezala, denon artean sortuko baitugu euskarazko komunitatea sarean ere.