Erreproduzitu bideoa
erreportajea
BertsoZiriMarra (4)
2009-05-14

Marrazkia eta bertsoaren arteko jolasaz gozatu genuen Indautxun, ARGIAren 90. urteurrena ospatzeko. Asisko Urmeneta eta Adur Larrea marrazkilariak mutur batean eta Unai Iturriaga, Igor Elortza, Fredi Paia eta Miren Amuriza bestean.

Hau laugarren eta azken bideoa da. bertsolariek paperak trukatzea erabaki, eta beraiek puntua jarri eta marrazkilariek amaitu behar izan zituzten bertsoak, marraztuta eta errimatuz.

Txertatu ditugun lau bideoak ETBko "Hitzetik Hortzera" saioak utziak dira.