Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Arnaldo Otegik jaso du II. Gaztezulo Saria
2012-02-03

2011ko irailaz geroztik abendu amaierara bitarte Gaztezulo webguneko eztabaidagunean irakurleek proposatutako izen guztien artean, Elgoibarko politikariak jaso ditu boto gehien. GAZTEZULOko kideak bere herrira, bere etxera hurbildu dira Arnaldo Otegiren aurpegi pribatua gehiago ezagutzera eta garaikurra senitartekoen eskuetan uztera. Logroñoko espetxetik, esker oneko hitzak igorri ditu berak. Bideo batean bildu dute dena.

Egilea: Gaztezulo