erreportajea
Amaierarik gabeko soka
2017-03-27
Amaierarik gabeko soka

ETAko kide izateagatik 24 urte eman zituen preso Antton Troitiñok. Zigorra osorik beteta 2011ko apirilean geratu zen aske. Kartzelatik atera berritan ihes egin zuen, Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrina ezarri eta kartzela zigorra luzatuko zionaren beldur. 2012ko ekainean polizia britainiarrak Londonen atxilotu eta 16 hilabete eman zituen preso.

Londoneko Auzitegi Gorenak Antton Espainiara estraditatzea onartu zuen, baina Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Parot doktrina indarrik gabe utzi ondoren, baldintzapean aske geratu zen. Britainia Handian sartzeko nortasun faltsua erabiltzeagatik, Espainiak ETAn berriro sartu izanaz akusatu zuen, estradizio eskaera berriak eginez.

Beste bi estradizio eskaera atzera bota ondoren, 2016an Londoneko Auzitegi Gorenak baiezkoa eman zion Troitiño Espainiaratzeko eskaerari. 2016ko abenduan atxilolotu egin zuen Polizia britainiarrak eta epaitegiek estradizioa errekurritzeko aukera ukatuta, Belmarsh kartzelan dago, gertatuko denaren zain.

Egilea(k):
Bostok photo
Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago