Erreproduzitu bideoa
erreportajea
2012ko Martxoaren hiruko eserialdia epaituko dute
2015-11-17

2012ko martxoaren 3an, urtero bezala eta greba orokor baten bezperetan, 1976an poliziak hildako langileak gogora ekartzen duen manifestazioa egin zen Gasteizen. Manifestazioaren ostean, gazte andanak PPren eta gobernu delegaritzaordearen egoitzen parean eserialdia egin zuen. Ertzaintza gazteen aurka oldartu zen eta batzuk zauritu eta atxilotu zituen. Horietako sei gazteri 6.200 euroko isuna ezarri nahi die fiskalak, eta horietako lauri guztira 7 urteko espetxe zigorra eskatzen die. Zauritu zituzten gazteen salaketa guztiak baztertu dituzte halaber. Hala Bideoko lagunak auzipetutako hiru gazterekin izan dira: Markel, Iñaki eta Ibai.

Egilea(k):
Hala Bedi Hala Bedi