Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
"Gero eta gutxiago baloratzen da artea, errentagarritasun kontuengatik"
2018-04-04

Gonzalo Etxebarria (Bilbo - 1954) Zuberoan bizi den margolaria da. Arkitektura ikasi zuen lehenik Madrilen eta margolaritzarako zaletasuna Debako arte eskolan iritsi zitzaion gero, Jorge Oteiza maisuaren gerizan. Orain sormenaren zerumugak aztertzen eta partekatzen ditu Uztaro lantegian, Mendikotan. Elkarrizketa EKEren webgunean irakur daiteke.