Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Revolution OS
2014-06-27

Software librearen eta Linux sistema eragilearen jaiotzaren eta hazkundearen inguruko dokumental bat, J. T. S. Moore-k egina. Interneteko lehen urteak ere hartzen ditu, baina 2001ekoa izanik, kontuan hartu behar da Google-ren eta lainoko zerbitzuen gorakada izugarria ez dela agertzen, beraz. Horregatik, 2014tik ikusita, zaharkitua eman dezake, baina teknologiaren une historiko jakin baten erretratu interesgarria da.

Elkarrizketatuak: Richard Stallman, Michael Tiemann, Linus Torvalds, Larry Augustin, Eric S. Raymond, Bruce Perens, eta beste batzuk.
Euskarazko azpitituluak: Azpitituluak.com