dokumentala
Mugaminak
2018-05-11
Mugaminak

"Mugaminak" dokumentala Pafosen filmatutako lana da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren enbaxada ibiltari den Europa Transit proiektuaren barruan.

Sinopsia: 1974tik, Europan zutik jarraitzen duen azken harresiak Zipreko irla zatitzen du. Mugak bi komunitatetan banatzen du irla: greko-zipretarra eta turko-zipretarra. Amets Arzallus bertsolariak Ziprera bidaiatuko du gatazka honen ondorioak ezagutzeko; besteak beste, hainbat familia etxerik gabe eta milaka hildako eta desagertu utzi zituen. Bertan ezagutzen dituen musikari eta poetak lagun, herrialdearen egungo egoera ezagutuko du. Aldi berean, Ametsek Zipreko mugaren gatazka bere bizipenekin alderatuko du: Euskal Herria banatzen duen mugak bere bizitza markatu duen zauria da. Amets Arzallusen begien eta bertsoen bitartez, gaur egungo Europako bi mugaren ondorioak ezagutuko ditugu.

Zuzendaria: Xuban Intxausti
Ekoizlea: Leire Larisgoitia Errealizazioa
Irudiak / Edizioa: Marc Parramón
Gidoia: Gerard Farré-Escofet
Kolaborazio berezia: Amets Arzallus
Musika orijnala: Izorel
Grafismoa: Asier Lasa
Ekoizle eragilea: Joan Úbeda
Ekoizpen zuzendaria: Pilar Razquin
Ekoizpena: DSS2016EU – Mediapro (K2000)
Ekoizpen urtea: 2016
Hizkuntza: euskara, greziera, turkiera, ingelesa

Erlazionatutako bideoak
dokumental gehiago