Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Insumisioa. 20 urte desobeditzen
2012-11-05

Dokumental honek Estatu espainiarreko azken garaietako antimilitarismoaren eta kontzientzia-eragozpenaren historia erakusten du. Francoren diktaduraren azken urteetatik gaur arteko epea azaltzen da. Insumisioaren kanpaina du ardatz, izan ere, milaka gaztek egin zioten uko ejertzitoari gizarte desmilitarizatu bat eraikitzeko helburuarekin, baita kartzela zigorrak beren gain hartuz ere. Azken urteotan Gobernuak talde antimilitaristak desmobilizatzeko ahalegin ugari egin ditu. Baina estrategia zibil ezbiolentoaren ekimenak gizartean sakon sartzea lortu du, eta emaitza oparoa izan du. Gaur egun mugimenduaren ikur diren hainbat ekintza biltzen ditu dokumentalak, eta nazioartean ere aitortu zaion berezko estiloa sortu dute. Lan antimilitaristak oraindik dirau: derrigorrezko soldadutza bukaraztea dibertigarria izan bazen, ejertzitoa deuseztatzea itzelezko jaia izango da!

2011 // 25min
Egilea: Raúl Fdez. de Pinedo
Ekoizlea: Bakearen Etxea, KEM-MOC
Banatzailea: Eguzki Bideoak