dokumentala
Euskararen berreskuratzea III: Hedabideak
2012-02-17
Euskararen berreskuratzea III: Hedabideak

Euskararen berreskuratzea (III) Hedabideak liburua eta dokumentalaren oinarrian, bi galdera daude: zergatik dira garrantzitsuak hedabideak hizkuntza baten biziraupenerako? Eta, zer du Euskal Herriak emateko arlo honetan? Gaur egun, euskara hutsean argitaratzen diren egunkariak ditugu; euskaraz astero kaleratzen diren aldizkariak; euskal telebista eta irratiak; Interneten blogak, web orriak, eta eduki ugari aurkitu daitezke lan handirik gabe. Zer egin du euskal komunitateak, beraz, hedabideen alor honetan? Jon Sarasuak liburuaren sarreran dioen bezala, adi egon. Hamarraldi bakoitzeko aukerei eta beharrei adi egon. “Euskaraz egin zitekeena amestu, antolatu eta ekintzetara pasa”.

Egilea: Garabide
Gidoia: Alberto Barandiaran
Irudiak eta edizioa: Maialen Sarasua
Ekoizpena: Argia

Erlazionatutako bideoak
dokumental gehiago