Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Erremeixuak
2011-06-15

Lan honetan gure herri kulturaren arlo garrantzitsu bat jorratzen da, gaixotasunak osatzeko erabili ohi diren sendabelar eta bestelako erremedioak aztertzen dira. Belaunaldiz belaunaldi gure baserrietan eta kale-etxeetan gorde den ahozko ondarea ikertzen da. 12 lagunen testigantzen bidez, erremedioak gertatzeko modua aurkezten da. Horretarako lau saio osatu dira:
 - Lehenengoa: Katarroa, gibelekoa, azido urikoa...
 - Bigarrena: Erredurak, ultzerak, ukenduak...
 - Hirugarrena: Hagineko mina, begikoa, belarrikoa, gerrikoa..., zaintiratuak, hezur hausturak...
  - Laugarrena: Abereen gaitzak (ardienak, behienak, txerrienak, oiloenak), gizakien odola mehetzekoak, tentsioa jaistekoak...

Ideia eta zuzendaritza: Anaje Narbaiza
Ideiaren garapena: Andoni Goiti, Anaje Narbaiza eta Belen San Torkuato
Errealizazioa eta muntaia: Bernat Alberdi, Andoni Goiti eta Josu Txintxurreta
Ekoizpena: GOIENA
Laguntzaileak: Bergarako udala eta Kutxa