Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Egunero
2013-01-18

"Zer hezkuntza eredu nahi dugu? Zein unibertsitate eredu?" 1990an galdera berdina egin zuten EHUko 97 irakasleak funtzionaritzari uko egin ziotenean, irakaslego propio bat sortu nahian. Baina kaleratzeen arriskua, erbesteratzeak, atxiloketak, epaiketak, espetxeratzeak, isunak eta bahitura ekonomikoak irakasle gehienak sinatzera bultzatu zituen sindikatuen esanetara. Sinatu ez zuten horietako batzuk, gaur egun, 20 urte beranduago, EHUko kanpusean jarraitzen dute egunero pankarta baten atzean. Euskal Herri berezi honetan sortu den protestaldi iraunkorrenetariko bat dugu..

Egileak: Salomé L. Dukats eta Gladys L. Dukats
Ekoizleak: Tolare eta Eguzki Bideoak taldeen artean egindako lana