dokumentala
Barrura begiratzeko leihoak
2015-10-27
Barrura begiratzeko leihoak

Bost euskal presoren erretratuak, bost zinegileren eskutik. Atxilotua izateko falta dituen egunak zenbatzen dituen neska gaztea. 17 urteren ostean Euskal Herrira itzuli den gizona. Preso den alabarekin izandako telefono elkarrizketa guztiak kasetetan grabatzen dituen ama. Ziegako bakardadean bere burua topatu nahian ari dena. 20 urte beranduago, gaztetako lagun zaharrarekin harremana berreskuratzen duen ETAko buru ohia. Letra txikiz kontatutako bost istorio. Barrura begiratzeko bost leiho.

Josu Martinezek, Eneko Olasagastik, Mireia Gabilondok, Enara Goikoetxeak eta Txaber Larreategik elkarlanean egindako lana da.

(Bideoak webguneetan txertatzeko ETBk eskaintzen duen kodeak batzuetan akatsa ematen du, arazorik izanez gero sakatu hemen filma ikusteko)

Egilea(k):
Josu Martinez
Erlazionatutako bideoak
dokumental gehiago