Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Aiako harria
2012-03-16

Aiako Harria, granitozko mendi hau Euskal Herriko arroka zaharrena dela esan dezakegu. Sinbolo bihurutu da guretzat; mendi-totem sakratua dela esan daiteke. Bere baitan biltzen baitira historia eta natura, harria eta ura, gizakia eta mitologia.

Naturaz gozatu eta gure historia ezagutzeko, mendietara jotzea besterik ez da behar. Hango harriek hitz egiten dakitelako, erreketako urak kantari doazelako eta bideetan pausoak entzuten direlako: gure pausoak eta antzinako pausoak. Gura arnasak eta gure arbasoenak. Izerdiarekin batera, bihotza dantzan jarriko zaigu, eta bagarela sentituko dugu... zirelako eta izango direlako.

Antolatzaileak: Girizia mendi elkartea eta LEHIZE ekoizpenak
Egileak: Mikel Mendizabal, Andoni Murua, Karlos Corbella, Jose Ramon Mikeo, Pako Garzia, Ana Serrano, Xabier Mendarte, Xanet Arozena