dokumentala
Iruña-Veleiako misterioa
2012-12-06
Iruña-Veleiako misterioa

IRUÑA-VELEIAKO idazkun eta grafitoei buruzko dokumentala, 42 minutukoa. 2006an IRUÑA-VELEIAN aurkitutako ezohiko ostraka edo buztin zatiak aurkeztu zirenetik eztabaida sutsua ezagutu da aditu batzorde batek aurkikuntzak faltsuak direla ebatzi zuenetik. Batez ere ostraketan agertutako euskarazko idazkunek aztoratu dute jendea, euskara modernoegia dela esan baitute filologo ofizialek. Beste batzuek ezetz uste dute, litekeena dela idazkunak benetakoak izatea, batez ere, larehundik gora direla kontutan hartzen bada. Gertatutakoaren kronika egiten da berrogei minutuko dokumental honetan. Benetakoak dira aurkikuntzak ala faltsuak? Batzuk bakarrik dira ontzat emateko modukoak? Eta faltsutzailea, nor da edo nor izan daiteke? Zergatik eta zertarako hartuko zuen halako lan itzela? Galderak, galderak eta galderak. Airean.

Gidoia eta zuzendaritza: Hasier Etxeberria.
Erreallizazioa: Koldo Gutierrez.
Erredakzio laguntzailea: Yolanda Mendiola.
Grafismoa: Elena Marrodan.
Produkzioa: Idoia Gainberri.
ETB 2012

Erlazionatutako bideoak
dokumental gehiago