Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Emakumea bertsolaritzan
2014-10-30

Emakumeek bertsolaritzan duten paperaz eta aitortzen zaizkien rolez aritu dira IDEMtitateak saioaren atal berri honetan. Emakumeak badaude oholtza gainean, baina nola? Arau propioekin ala aldez aurretik gizonezkoek ezarritakoekin? Emakumeen sexualitatez kantatzen al da? Eta egiten denean ere, nola egiten da? Galderei ondoko hiru protagonistek erantzun diete: Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi.