Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (82. saioa)
2013-02-05
Partekatu Facebook-en - edo - Partekatu Twitter-en Eskuratu txertatzeko kodea
Beranduegi (82. saioa)

82. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - Lehiaketa
Otsaileko lehiaketa abiatu dugu, berriz ere twitterren oinarrituta. Hauexek parte hartzeko urratsak:
- Jarraitu Beranduegi twitterren.
- Bidali ikusi nahiko zenukeen presoen aldeko ekintza berezia #astakherrira etiketarekin batera.

Saria, Galdakaoko Andra Mari jatetxean bi lagunentzako otordua.

 - Euskoa
Euskal Moneta elkarteko kideak dira Xebax Christy (Aiherra, 1979) eta Mendi Esteban (Ezpeleta, 1988). Informatika eta Artearen historia ikasi dituzte hurrenez hurren. Ekonomian ere trebatu dira tokiko moneta antolatzeko. 60 lagun inguru ari dira lanean euskal moneta zirkulazioan jartzeko: Eusko izenekoa. iazko urtarrilaren 31n jarri zen abian.

Erreportaje osoa aldizkariaren 2350 zenbakian irakurgai.

- Carlo Petrini
1949ko ekainaren 22an Bra-n (Italian) sortu zen kazetari, soziologo, eta kritiko gastronomikoa, Slow Food fundazioaren (www.slowfoodfoundation.com) sortzaile eta buru izateagatik da ezaguna. 2004an, Turinen, Terra Madre nazioarteko sarea abiarazi zuen 150 herrialdetako 8.000 ekoizle bilduz. 2008an, The Guardian egunkariak planeta salbatzeko gai diren 50 pertsonalitateen zerrendan sartu zuen.

Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2351 zenbakian irakurgai.

 - C2C
Gaur moderno esnatu garenez, Nanteseko C2C talde beteranoak egin duen bideoklip berezi honekin esango dizuegu agur.

Egilea(k):
Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago