Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (81.saioa)
2013-01-29
Beranduegi (81.saioa)

81. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Lehiaketa
Iratiko Besaro hotelean asteburupasaren irabazlea zein den zozkatu dugu saio honetan.

- 2013ko Argia Sariak
Argia Sarien aurtengo edizioak denetarik utzi digu. Eskariak eta txaloak. Txisteak eta momentu hunkigarriak. Despedidak. Omenaldiak. Haunarketak. Beste behin ere kazetaritzako eta kulturgintzako ordezkarien plaza bilakatu zen ostiralean Usurbilgo Atxega jatetxea.

- Elkarrizketa laburrean: Patxi Urrutia

1945eko azaroaren 1ean, Saindu Guztien egunean, munduratu zen baztandar hau: “Amaiurren sortue eta hazie”. Apaiz ikasketak egin eta mundua ezagutzera abiatu zen. 27 urterekin Nafarroara itzultzea erabaki zuen mundua etxetik bertatik aldatzen hasteko. Hogei urtez Zizur Nagusiko Udalean zinegotzi izan da. Legebiltzarkide izateko hautatua izan zen ANV alderdiarekin, baina aulkian ez zen esertzera iritsi, formazioa legez kanpo utzi zutelako. Pamplonica lantegiko lan gatazka gogorrean parte hartu ondoren kaleratu zuten. Orain Sasoia jubilatuen elkartean eta Kontuz! plataforma herritarrean buru-belarri dabil, Nafarroako Aurrezki Kutxako kudeaketan izan diren trapu zaharrak argitara atera nahian.

Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2347 zenbakian irakurgai.

 - Gizona
Londreseko Steve Cutts ilustraziogileak egindako bideo honekin amaitu dugu saioa. Kapitalismoaren arabera moldatutako egungo gizakiaren estereotipoari, ironiaz betetako kritika zorrotza.

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago