Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (80. saioa)
2013-01-22
Partekatu Facebook-en - edo - Partekatu Twitter-en Eskuratu txertatzeko kodea
Beranduegi (80. saioa)

80. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - Lehiaketa
Urtarrileko lehiaketaren azken astean sartu gara. Lehiaketan parte hartzeko hauek dira jarraitu beharreko bi pausuak:
- Jarraitu Beranduegi twitterren.
- Bidali aurten irakurri nahiko zenukeen albistearen titularra #ezdonk2013 etiketarekin batera.
Saria, Iratiko Besaro hotelean bi lagunentzako asteburupasa.

 - Arrieta Metodoa
Barneko pentsamendu eta premien berri ematea ezinezkoa zitzaion Lourdes Arrietari; jaiotzetiko arazo batek gorputzeko mugimenduak koordinatzea eta hitz egitea galarazten dio. Mentxu ahizpa problema berarekin jaio zen, eta hitz egiteko gaitasuna baduen arren, apenas ahoskatu dezakeen, baina ez dute etsi eta elkar ulertzeko modua sortu dute: begien mugimendua oinarri duen Arrieta metodoa. Komunikatzeko beharra abiapuntu duen abentura horri buruzko dokumentala egin berri du Jorge Gilek.

Erreportaje osoa aldizkariaren 2347 zenbakian irakurgai.

- Nerea Martinez Urruzola
1972ko urtarrilaren 5ean Iruñean sortua. Txikitan igeri egitea gustuko izan eta 9 urterekin lehiatzen hasi zen. 17rekin zangoen gainean korrika hasi eta geroztik triatloi, raid abentura eta ultra trail edo mendi lasterketa gogorrak egiten ditu. Eliteko kirolaria izateaz gain osteopata da eta running trail eta ultra trail entrenatzailea ere bada (oso zorrotza gainera). Munduko probarik gogorrenetan emaitza bikainak ateratzen ari da. 2012an Andorran Ronda dels Cims eta Japoniako Fuji Mendiko lasterketa ospetsuak irabazi zituen.

Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2353 zenbakian irakurgai.

 - Gernikako Astra
Gernikako Astra kultura fabrikaren inguruko bideo erreportajea duzue honakoa, Abaroa ikusentzunezko sorkuntza osatzen duten gazteek Topatu.info-rako egina.

Egilea(k):
Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago