Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (79.saioa)
2013-01-15
Beranduegi (79.saioa)

79. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - Lehiaketa
Urtarrileko lehiaketa abiatu berri dugu. Oraingoan Twitterren oinarritu dugu. Lehiaketan parte hartzeko hauek dira jarraitu beharreko bi pausuak:
- Jarraitu Beranduegi twitterren.
- Bidali aurten irakurri nahiko zenukeen albistearen titularra #ezdonk2013 etiketarekin batera.
Saria, Iratiko Besaro hotelean bi lagunentzako asteburupasa.

 - Lur gaineko meatzaritza
Hego Amerikan Europa zein Ipar Amerikako multionazionalak urrea eta bestelako harribitxiak erauzteko megameatzaritzaren bitartez kalte ekologiko handiak eragiten ari dira.

- Elkarrizketa laburrean: Josep Fontana
Josep Fontana historialari kataluniarra da eta Sin Permiso aldizkari politikoko kidea, besteren artean. Berarekin hitz egin dugu Bartzelonan.

 - Harra
Berri Txarrak taldearen azken diskoko "harra" izeneko kantaren 11 bertsio aurki daitezke interneten. Jarraitzaleen bideoak Gorka Urbizuren taldeko grabazioekin nahastuz bideoklip berezia osatu dute,

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago