Piztu Ezazu Argia 970x90

Beranduegi (75. saioa)

75. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - Lehiaketa
Abenduko lehiaketak martxan jarraitzen du eta dakizuenez, oraingoan Youtuben oinarritu dugu. Lehiaketan parte hartzeko hauek dira jarraitu beharreko bi pausuak:
- Youtubeko Argiaren kanalera harpidetu.
- Youtuben sareratu ditugun ehunka bideoetako batean iruzkin bat utzi. Argiak egindako edozein bideotan izan daiteke.
Abenduaren 18ko saioan zozkatuko dugu zein den irabazlea. Saria, Iratiko Besaro hotelean bi lagunentzako asteburupasa.

 - Nafarroako Emaus
Nafarroako Emauseko Trapuketariek 40 urte daramatzate hondakinen bilketan lanean. Besteak beste, egunean 2.000 kilo arropa baino gehiago jaso ohi dute, 5.000 kilora iritsi daitezke egun berezietan. Kontsumo gehiegikeriaren eta solidaritate faltaren aurka, eta gizarte justuagoaren alde egitea dute helburu.

Erreportajea osorik aldizkariaren 2338 zenbakian irakurgai dago.

- Elkarrizketa laburrean: Imanol Lazkano
1936ko urtarrilaren 12an Azpeitian jaio zen bertsolaria. 1982 eta 1989ko txapelketa nagusietako finalista, 50 urtetik gorako ibilbidearen ostean, abenduan esango dio agur plazaz plazako jardunari. 1987tik 2005era Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan da, eta 2003an Aho-bizarrik gabe izeneko memoria liburua argitaratu zuen. Bertsolari lanak etxegintza enpresako zuzendaritzarekin uztartu ditu.

Elkarrizketa osorik aldizkariaren 2342 zenbakian irakurgai dago.

 

Egilea: Axier Lopez

Data: 2012-12-04

 

Egin klik eskuineko botoiarekin eta sakatu 'Gorde lotura honela' saioa deskargatzeko
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
Embed kodea:

Babeslea

Bizkaiko Foru Aldundiko web gunera lotura

Multimedia Bilaketa

Elkarrizketak Erreportajeak Diaporamak
Ekitaldiak Film laburrak Dokumentalak
Beranduegi Bereziak Solasaldiak
Galeriak Damutuko zaizu(t)e Guztiak

irudia Beranduegi (92. saioa)

92. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Pornoa VS egiazko sexua

Noizbait film pornorik ikusi baduzu, eta inoiz larrutan egin izan baduzu, oso ondo jakingo...

irudia Beranduegi (83. saioa)

83. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Hormetako mintzaira

80ko hamarkada amaieran Gasteizen lehen graffitiak egiten hasi zirenetik, Euskal Herriko...

irudia Xilaba - Odei Barroso eta Maddi Sarasua finalaren atarian

Datorren larunbatean jokatuko da III. Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko (Xilaba)...

Lizentzia

Multimedia kanalean dauden ARGIAk sortutako edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda ditzakezu, beti ere lanaren egiletza aitortzen baduzu.


Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys