Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (74. saioa)
2012-11-27
Partekatu Facebook-en - edo - Partekatu Twitter-en Eskuratu txertatzeko kodea
Beranduegi (74. saioa)

74. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - Lehiaketa
Azaroan zozkatu dugun, Atxurra hotelera joango den zorteduna zein den esan dugu saio honetan, Saioan ikusiko dituzue irabazlearen izen-abizenak.

Abenduko lehiaketari ere ekin diogu eta oraingoan Youtuben oinarritu dugu. Lehiaketan parte hartzeko hauek dira jarraitu beharreko bi pausuak:
- Youtubeko Argiaren kanalera harpidetu.
- Youtuben sareratu ditugun ehunka bideoetako batean iruzkin bat utzi. Argiak egindako edozein bideotan izan daiteke.
Abenduaren 18ko saioan zozkatuko dugu zein den irabazlea. Saria, Iratiko Besaro hotelean bi lagunentzako asteburupasa.

 - Groenlandieraren egoera
Groenlandian hizkuntza ofizial bakarra groenlandiera da, 2009ko ekainaren 21az geroztik. Hori baino lehen koofiziala zen, danierarekin batera. Groenlandian inuitak bizi dira eta denek hitz egiten dute groenlandiera, alegia, 56.000 biztanleek. Hiru dialekto dituzte. Kalalisut da dialekto nagusia eta mendebaldeko kostan hitz egiten da. Iparraldean abanarsamiutut hitz egiten dute; eta ekialdean tunamiutut. Hiru dialektoetako hiztunek elkarren artean ulertzeko nahiko lan izaten dute, baina egia da biztanle gehienek kalalisut dialektoa badakitela. 

- Elkarrizketa laburrean: Pierre Hazan
1956ko uztailaren 15ean Alexandrian (Egipto) sortu zen suitzarra. Egun, Genevako unibertsitatean eta Parisko Sciences Po-n justizia trantsizionaleko irakaslea da. Aurrez, NBEko berriemaile izan zen Libération eta Temps egunkarientzat, AEBetako bakearen institutuko kolaboratzaile nagusi zein Harvardeko zuzenbideko irakasle, eta baita NBEn giza-eskubideen goi komisarioaren aholkulari politiko ere. Liburu anitzen egile izateaz gain, bake prozesu askotan hartu du parte, eta Brian Currin buru duen gatazka konpontzeko Nazioarteko Harremanetarako Taldeko sei kideetako bat da.

Elkarrizketa osorik aldizkariaren 2333 zenbakian irakurgai dago.

- Boise dantzan
Folklorismoa, diaspora eta erosketak, 30 segundutan.

Egilea(k):
Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago