Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (73. saioa)
2012-11-20
Partekatu Facebook-en - edo - Partekatu Twitter-en Eskuratu txertatzeko kodea
Beranduegi (73. saioa)

73. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - Lehiaketa
Azaroko saria: Bermeoko Atxurra hotelean bi lagunentzako asteburupasa.
Facebooken Beranduegi atsegin duzuenen artean zozkatuko dugu. Zer egin behar da?

1 - Gure zalea ez bazara, zeren zain zaude? Jarrai gaitzazu!
2 - Zalea bazara, zozketan atsegin dut sakatu eta iruzkin bat idatzi, irabaziz gero jauregian zer egiteko asmoa daukazun azalduz.

Azaroaren amaieran (74. saioan) esango dugu irabazlea zein den. Animo gazteak!

 - Tximeletak
Euskal Herriko gazte mugimendua eraberritze prozesuan sartuta dago. Etorkizunari begira abiatu den eraldaketa honi ekarpena egiteko asmoz azaldu dira Tximeletak taldeko kideak. Azken 3 hamarkadetan mugimenduak izandako metamorfosi anitzak berraztertu dituzte urteetan mantendu den esentzia dokumental batean jasotzeko intentzioarekin.

Elkarrizketa osorik aldizkariaren 2346 zenbakian irakurgai dago.

- Elkarrizketa laburrean: Kirmen Uribe
Nobela berria dakar Kirmen Uribek udazken-negu honetan. Mussche du izenburu eta, azalean, Bigarren Mundu Gerran erresistentziarekin bat eginik jardun zuen Robert Musscheren historia da. Alabaina, mamian, bizitzaz, heriotzaz, munduaz eta, oro har –eta, batik bat–, adiskidantzaz ari zaigu idazle ondarrutarra.

Elkarrizketa osorik aldizkariaren 2346 zenbakian irakurgai dago.

- Korrika 18
Andoainen hasi eta Baionan amaituko den Korrikaren 18. edizioaren motorra berotzen hasi da, egunotan zabaldu duten spotarekin.

Egilea(k):
Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago