Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (72. saioa)
2012-11-13
Beranduegi (72. saioa)

72. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - Lehiaketa
Azaroko saria: Bermeoko Atxurra hotelean bi lagunentzako asteburupasa.
Facebooken Beranduegi atsegin duzuenen artean zozkatuko dugu. Zer egin behar da?

1 - Gure zalea ez bazara, zeren zain zaude? Jarrai gaitzazu!
2 - Zalea bazara, zozketan atsegin dut sakatu eta iruzkin bat idatzi, irabaziz gero jauregian zer egiteko asmoa daukazun azalduz.

Azaroaren amaieran (74. saioan) esango dugu irabazlea zein den. Animo gazteak!

 - Percebeiros
Krisiak gogor jo du Galizian. Geroz eta langabe gehiago daude, eta horren aurrean jende askok ilegalki lanpernak biltzeari ekin dio. Profesionalei kalte ekonomikoak sortzez gain, lan honek berezko dituen arriskuei aurre egiteko ezinbesteko formakuntzaren gabeziak ezbeharrak handitu ditu.

- Elkarrizketa laburrean: Ramon Saizarbitoria
Etxe dotore bat, higatutako harremanak eta halako lasaitasun estu bat giroan. Donostia. Martutene. Ramon Saizarbitoriaren azken nobela da jarraian datorren elkarrizketako gai nagusia. Hariari tiraka ordea, idazleak beste hainbat gairi buruz dauzkan iritziak azaldu dizkigu.

Elkarrizketa hau aldizkariaren 2334 zenbakian osorik irakurgai dago.

- Arnasa hartu
Bihar Europako zenbait txokotan eta Hego Euskal Herriko 4 lurraldeetan greba orokorra egingo da. Beranduegin eskirolak izango garenez, gure kontzientzia zuritu nahi izan dugu CGT sindikatuak erdara hutsean egindako bideo txukun hau euskaratuz.

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago