Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (71. saioa)
2012-11-06
Partekatu Facebook-en - edo - Partekatu Twitter-en Eskuratu txertatzeko kodea
Beranduegi (71. saioa)

71. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - Lehiaketa
Azaroko saria: Bermeoko Atxurra hotelean bi lagunentzako asteburupasa.
Facebooken Beranduegi atsegin duzuenen artean zozkatuko dugu. Zer egin behar da?

1 - Gure zalea ez bazara, zeren zain zaude? Jarrai gaitzazu!
2 - Zalea bazara, zozketan atsegin dut sakatu eta iruzkin bat idatzi, irabaziz gero jauregian zer egiteko asmoa daukazun azalduz.

Azaroaren amaieran (74. saioan) esango dugu irabazlea zein den. Animo gazteak!

  - Odei Barroso eta Maddi Sarasua finalaren atarian
Datorren larunbatean jokatuko da III. Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko (Xilaba) Bertsularien Xapelketako finala. Amets Arzallus, Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Odei Barroso eta Maddi Sarasua lehiatuko dira bertan. Finalean lehen aldiz sartu den Sarasuarekin eta aurreko bi Xilabetan gora etorri den Barrosorekin bildu gara Larraldean, Bertsulariren Lagunak Elkartearen egoitza ere baden Senpereko etxaldean.

Erreportaje osoa aldizkariaren 2344 zenbakian irakurgai da.

 - Laburrean: Roldan Jimeno
1973ko ekainaren 3an Iruñean jaioa. José María Jimeno Jurío historialari ezagunaren eta Elena Arangurenen semea. Historian eta Zuzenbidean doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Zuzenbidearen Historia eta Nafarroako Zuzenbidearen Historia ikasgaiak irakasten ditu. Hamabi libururen egilea da eta beste hamaika argitalpen, artikulu, kongresu, hitzaldi eta ikastarotan parte hartu du. Hirugarren tesia bidean du eta José María Jimeno Jurío aita zenaren lan osoen bilduma argitaratzen ari da Pamiela etxearekin elkarlanean. Hiru haur txikiren aita ere bada.

Elkarrizketa hau aldizkariaren 2332 zenbakian irakurgai dago.

 - Inside on a Belmarsh cell
Siroka taldearen bideoklip berriarekin agurtuko dugu saioa. Hainbat euskal abeslarik ere partu hartu dute, baina berezitasun bat du kantu honek: ingelesezko hitzak dauzka.
 

Egilea(k):
Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago