Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (70. saioa)
2012-10-30
Partekatu Facebook-en - edo - Partekatu Twitter-en Eskuratu txertatzeko kodea
Beranduegi (70. saioa)

70. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - #hautesporra
Habemus irabazle! Ander Gortazar dugu A Fuego Negro Donostiako jatetxean 2 lagunentzako otordu ederraren irabazlea.

  - Baserritik kanporatuak
Hondarribiko Sainzigarrenea baserriak bere jabeen kontra borrokatu beharko du, sasiaren, asunen eta goroldioaren kontrako dema etsian bukatu nahi ez badu. Etxearen jabeek maizterrak bota nahi dituzte, eta hutsik hiltzen utzi. Azken urteetan nagusi berek beraien baserrietan bizi ziren beste hainbat familia ere kanporatu dituzte eta alferrik galtzen utzi dituzte etxaldeak.

Erreportaje osoa aldizkariaren 2331 zenbakian irakurgai da.

 - Laburrean: Koldo Martinez
Koldo Martinez Urionabarrenetxea (Eskoriatza, 1953ko otsailaren 25a). Zainketa Intentsiboen Unitateko medikua da Nafarroako Ospitale-gunean. Horrez gain Espainiako Funtsezko eta Kliniko Alorreko Bioetika Elkarteko presidentea da; politikagintzan, Geroa Bai koalizioan, Zabaltzen independenteen taldeko burua; eta Euskara Kultur Elkargoko presidentea ere bada. Hiru aldiz presidentea, beraz. Abertzale eta kosmopolita, Oteizaren lagun eta bere pasioaren mireslea, etikaren banderaria.

Elkarrizketa hau aldizkariaren 2329 zenbakian irakurgai dago.

 - Txalaparta fiction
Samuel L. Jackson eta John Travolta euskaldunek ez dute pistolaren beharrik pantailan agertzeko.
 

Egilea(k):
Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago