Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (69. saioa)
2012-10-23
Partekatu Facebook-en - edo - Partekatu Twitter-en Eskuratu txertatzeko kodea
Beranduegi (69. saioa)

69. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - #hautesporra
  300 erantzunen artean inork ez du emaitza zehatza asmatu.  A Fuego Negro Donostiako jatetxean bi lagunentzako otordua ordainduta dugunez, eta oso txintxoak garenez, bigarren aukera bat eskaintzea otu zaigu. Emaitza zuzenera gehien hurbildu diren 6 lagunek izango dute astebete honetan saria lortzeko aukera.

  - EAEko hauteskundeak: Bakegintzaren aukera eta murrizketen arriskua
EAJk uste baino errazago garaitu ditu EAEko hauteskundeak, baina EH Bilduk ere emaitza oso onak lortu ditu. Bien artean azken urteotako legebiltzar abertzaleena osatzen dute. Ez dirudi ordea burujabetzaren arloan ados jarriko direnik, bakegintza eta normalizazioa sendotzea izango da bien elkarlanaren lehentasunetako bat.
Urko Apaolaza kazetariak hauteskundeen inguruan egindako analisia eta irakurketa. Aldizkariaren 2342 zenbakian analisi luzeagoa irakur dezakezue.

 - Laburrean: Itxaso Compañon
(Lantziego, 1984) Jaioterrian egin zituen lehen ikasketak, eta Lapuebla Labarkako Assa Ikastolan batxilergoa. Andoaingo Bideo eta Zine Eskolan izena eman eta egin zituen han bi urteko ikasketak, eta handik Bartzelonara jo zuen, postprodukzioa lantzeko asmotan. 2005ean, Lurdes Arrieta amaren heriotza, auto istripuan. 2010ean hil zen Felix Compañon, aita. Gurasoak sasoiz hilak, mahastietara bidea hartu zuen, arbasoen legean, eta era berean, nekazari eskolan ikasitakoak azpikoz gora jartzeko duen premian.

Elkarrizketa hau aldizkariaren 2330 zenbakian irakurgai dago.

 - Donostiako Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
Datorren larunbat abiatuko da Donostiako Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea. Politika profesionala baino gauza beldugarriagorik egon badagoela ikusteko aukera bikaina.

Egilea(k):
Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago