Piztu Ezazu Argia 970x90

Beranduegi (67. saioa)

67. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - #hautesporra
Hauteskundetako porra antolatu dugu twitter bidez. Eusko Legebiltzarraren osaketa berria asmatu beharko duzue. Adibidez UPyD 39, PP 26, Equo 5, EHBildu 4 eta EAJ 1. #hautesporra etiketa erabiltzea besterik ez duzue parte hartzeko. Ahhh! eta Beranduegiren jarraitzaile izan, noski. Urriaren 23an jakinaraziko dugu irabazlea zein den.
Saria: bi lagunentzako otordua A Fuego Negro Donostiako jatetxe berezian.

  - Ziztadak
Desobedientzia zibila edota indarkeria-eza aktiboaren inguruko eztabaida sustatzeko asmoz etorri da Ziztadak dokumentala. Marthin Luther King eskubide zibilen aldeko aktibistaren hitzetan du jatorria, Bidea Helburu elkarteak egindako film honen izenak. Lanak gure herrian oso ezagunak izan diren gertakari, borroka eta pentsamolde sorta anitzak bildu ditu.

 - Laburrean: Oskar Alegria
Man Ray artista dadaistak Emak Bakia 16 minutuko zinepoema egin zuen 1926an, lan esperimental eta berritzailea. Miarritze inguruko etxe batean errodatu zuen, diotenez Emak Bakia izeneko etxe batean. Arrasto horren atzetik abiatu da Oskar Alegria iruindarra.

Elkarrizketa hau aldizkariaren 2332 zenbakian irakurgai izango da.

 - Nafarroako deskonkista
Bideo berezi baten bitartez Baxenafarroatik gonbitea luzatzen digute heldu den 14an, igandearekin, Donapaleura joateko. Espainiar armadari aurre egiteko asmoz milaka bolondresez osaturiko oldea Iruñeara abiatu zela 500 urte betetzen direlarik, Nafarroako deskonkista ospatuko dute... festa eta umore onean

 

Egilea: Axier Lopez

Data: 2012-10-09

 

Egin klik eskuineko botoiarekin eta sakatu 'Gorde lotura honela' saioa deskargatzeko
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
Embed kodea:

Babeslea

Bizkaiko Foru Aldundia-ZIO

Multimedia Bilaketa

Elkarrizketak Erreportajeak Diaporamak
Ekitaldiak Film laburrak Dokumentalak
Beranduegi Bereziak Solasaldiak
Galeriak Damutuko zaizu(t)e Guztiak

irudia Beranduegi (92. saioa)

92. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Pornoa VS egiazko sexua

Noizbait film pornorik ikusi baduzu, eta inoiz larrutan egin izan baduzu, oso ondo jakingo...

irudia Beranduegi (83. saioa)

83. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Hormetako mintzaira

80ko hamarkada amaieran Gasteizen lehen graffitiak egiten hasi zirenetik, Euskal Herriko...

irudia Xilaba - Odei Barroso eta Maddi Sarasua finalaren atarian

Datorren larunbatean jokatuko da III. Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko (Xilaba)...

Lizentzia

Multimedia kanalean dauden ARGIAk sortutako edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda ditzakezu, beti ere lanaren egiletza aitortzen baduzu.


Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys